2017ko urtarrilaren 20an, Zerbitzu Juridiko Nagusiko letradu batzuek Asociación de Letradas y Letrados del Gobierno Vasco – Eusko Jaurlaritzaren Letraduen Elkartea (ALEGO-EJALE) sortu genuen, gure interes profesionalak eta korporatiboak babesteko eta gure jardun profesionalari prestigioa emateko.

Horretaz gain, ALEGO-EJALE osatzen dugunok konpromiso sendoa dugu Euskal Autonomia Erkidegoko berezko eskubidea aztertzeko, sustatzeko eta zabaltzeko. Konpromiso horretan oinarrituta, kalitate handiko azterlan juridikoak prestatu, argitaratu eta zabal daitezen babestuko dugu.

Horretaz gain, ALEGO-EJALEko kideok ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antola daitezen sustatuko dugu, baldin eta haiek Administrazio Publikoaren defentsa-, ordezkaritza-, kontsulta– eta aholkularitza-funtzioak hobetzea badakarte.

ALEGO-EJALEko kideok sinesten dugu elkarlanaren ahalmen eraldatzailean.

Elkarlanean oinarrituta, kalitate handiko proiektuei helduko diegu, eta aurrera egingo dugu etengabe hobetzeko gure helburuan.

Proiektuan parte hartu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan. Pozik trukatuko ditugu ideiak, eta gustura arituko gara elkarlanean, betiere, horrek hobekuntza profesionala badakar eta gure zerbitzuen kalitatea areagotzen badu.

ALEGO-EJALE elkartea

ZUZENDARITZA BATZORDEA

  • Lehendakaria: Arantza González López
  • Presidenteordea:
  • Idazkaria: Mirari Erdaide Gabiola
  • Diruzaina: Lourdes Pérez Ovejero
  • Batzordekidea: José Luis Iparragirre Mujika
  • Batzordekidea: Ignacio Landín Escos
  • Batzordekidea: Idoia Zapirain Bilbao