DENBORAZKOTASUNA ETA SEKTORE PUBLIKOKO ENPLEGU ERLAZIOAREN AMAITZEAREN ONDORIOEI BURUZKO MINTEGIA
EUSKADIKO JUSTIZIAKO GOIKO AUZITEGIAREN laguntzarekin ALEGO-EJALEk antolatuta
I. Gaia: Aldi baterako enplegua sektore publikoan arautzen duen araudia, laboral edo estatutarioak izan daitezen, berrinterpretatzen ari da enpleguaren denborazkotasun sinpletik ondorioztutako edozein diskriminazio saihesteko
Ez diskriminazio-printzipioak, Europar Batasuneko Auzitegiaren sententziak ateratako ondorioekin, kolokan ipini ditu egonkorrak eta ezeztabaidagarriak ziruditen ordenamenduaren aurreikuspenak.
Europar Batasuneko Auzitegiaren sententzia hauetatik aipa daitezke: 2016ko irailaren 14ko epaiak, C-184a/15 eta C-197a/15 metatutako gaiak, Silvia vs. Osakidetza eta Juan Carlos Castrejana López vs. Vitoria-Gasteizeko Udaletxea; eta C 596/14, De Diego Porras vs. Defentsa Ministerioa)
Sententzia hauen ondoren, ziurgabetasun itzeleko panorama gertatu da. Ondorioz, analisia eta proposamenak inoiz baino beharrezkoagoak dira.
Testuinguru honetan antolatzen da Mintegi hau. Egoera aztertzeko eta, posiblea izango balitz, aldi baterako erlazioen amaitzearen efektuen bilakaerari buruzko gogoeta bultzatzeko.
II. Hizlariak:
- Antonio Vicente Sempere Navarro jaun txit gorena, Auzitegi Goreneko Laugarren Aretoko Magistratua. Kontuari ekingo dio lan-arloko jurisdikzio ikuspuntutik.nmnm
- Segundo Menéndez Pérez jaun txit gorena, Auzitegi Goreneko Hirugarren Aretoko Magistratua. Kontuari ekingo dio administrazioarekiko auzien jurisdikzio ikuspuntutik.
III. Eztabaida
- Juan Luis Ibarra Robles jaun txit gorena, Euskadiko Justiziako Goiko Auzitegiaren lehendakaria, txostenei jarraituko dien eztabaida moderatuko duena.
IV. Hartzaileak: Sozialeko eta auzi bidezko-administratiboko magistratuak eta epaileak; abokatutza publiko eta pribatua (Autonomia-Erkidegoko letraduak; Estatuaren Abokatutza; Foru-Diputazio eta Udaletako Abokatuak), Abokatuen Elkargoak.
V. Lekua: Justizia Jauregia. K/ Buenos Aires 6-7. Solairuan (Liburutegia). Bilbo
VI. Data eta ordua: 2018ko otsailaren 2a. 9:30tan
VII. Izen-ematea
- Posta elektronikoa: info@alego-ejale.com “Izen-Ematea Mintegia” idatziz gaian, eta izen, kontaktu-datuak, lantokia eta kargua zehaztuz
VIII. Prezioa: 40 euro.
- Zenbatekoa sartuko da ondorengo kontuan: ES39 0073 0100 5405 0517 2362. Izen-deiturak jarri behar dira dirua sartzerakoan